Elkartrukeko Argazkiak

24 mar 2011

A very special day

Coucou!

Izenburuak esaten duen bezala, oso egun ona pasatu dugu.

Goizean, normalean baino zertxobait lehenago atera gara Verduneko borroka-zelaira joateko. Bertan, Florence izeneko gida zoragarri bat ezagutu dugu eta berari esker, ezagutu ahal izan ditugu ondoren ikusi ditugun leku ezberdinak.
Le Fort de Douaumont-ekin hasi gara. Gu 46 pertsona ginen eta ozta-ozta geneukan mugitzeko aukera. Imajina ezazu bertan 300 pertsona batera bizi, jan, lo eta hil direla.

Hurrengo kokalekua Fleury "hiria" izan da. Hiria diogu baina han, bonba zulo eta gurutzeen itzalak baino ez ziren ikusten.

Hirugarren bisitagunea Ossuaire de Douaumont izan da. Iritsi orduko, denok berehala konturatu gara lekuak zuen esanahi bereziaz. Bertan zegoen pisu emozionalaren ondorioz, batzuek ez dute gehiegi hurbildu nahi izan eta beste batzuk berriz, barrura sartu eta hausnarketarako momentu berezi bat bizi izan dugu.

Esan beharra dago, era batean edo bestean, denoi geure barruan zer edo zer mugituarazi digula egun honek.

Bihar, azkeneko eguna, Lunéville ezagutzeko aukera izango dugu... Baina hori beste istorio bat izango da.

PD: fffffffffffffffffffffffffffff eta orain maleta egitera!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Culture, football, shopping et gourmandises... à Nancy

Gaurko egun eguzkitsua San Nicolas Basilikaren bisitaldiarekin hasi dugu. Marie Pierre irakaslearen gidaritzapean Basilikaren berezitasun eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izan dugu, arreta handiz entzun diren azalpenen bidez.

Ondoren Nancy hirirako bidea hartu dugu. Behin hara iritxi ondoren, STANISLAS plaza abiapuntutzat harturik ikasleak hiru taldetan banatu ditugu eta talde bakoitzak aurrez antolaturik zegoen ekintza desberdin bat egin du: Aquariumera bisitaldia, Arte Ederren Museora bisitaldia eta hirian zehar hainbat lekuri buruzko galderei erantzuna bilatzea. Hau dena ikasle frantsesek antolaturik.

Ondoren bazkadu eta hiriko dendak ikuskatzeko denbora nahikoa izan dugu. Era askotako dendak ezagutu ditugu: boutiques, fromageries, pâtisseries,... eta FUTBOL DENDA BAT!!! ez sinisteko modukoa da zenbat gauza sar daitezken horrelako denda txiki batetan, baino denetik zegoen, Tottenhan taldeko katiluetatik Portsmouth taldeko motxiletaraino.

Eskuak poltsaz beterik genituela bueltatu gara autobusera etxerako bidea hartzeko.

Bihar historian atzera egin eta 1916. urteraino joko dugu Verduneko burrukaldia ezagutzera.

Ondo segi, txintxoak izan ta bihar arte!!

23 mar 2011

Visit to The Heart of Europe

Hi friends!!

Well, today we've visited the beautiful medieval city of Metz. We had a guided bus tour in English and then the option of a guided tour in English of the Cathedral of St Étienne, known as Gods lantern due to it's many glass windows. The small group of students who jointed the tour were absolutely amazed at the beauty of the windows and found the explanations fascinating.

On a aussi eu le temps de pique-niquer dans un parc où on a vu un homme qui brûlait les pavés sans comprendre, à ce moment-là, ce qu'il faisait: comme ça était bizarre! Mais, finalement, on a supposé qu'il le faisait comme ça pour éviter d'utiliser des produits polluants en brûlant la mousse.
On se dirigeait vers la cathédrale quand on a trouvé un atelier de lutherie. On a été incapables de réfuser l'opportunité d'y entrer et nous voilà, à l'intérieur entourés de plein d'instruments! Là, Jokin a voulu jouer du violoncelle qui, d'après le luthier, ne coûtait que 5000 euros! Oh là là, pas du tout cher, n'est-ce pas?

Katedraleko bisitara etorri nahi izan ez dutenek Metzeko kaleetan barrena galtzeko aukera izan dute hiriko txoko eta bazter guztiak euren kabuz ezagutuz.
Egunaren bukaeran, ikasleak beraien frantsesekin elkartu ondoren, irakasleok elkarrekin afaldu eta zinemara joateko aukera izan dugu gaurko egunari amaiera polit bat emanez.
Irrikitan gaude bihar zerekin harrituko gaituzten jakiteko.

Goodnight!

22 mar 2011

Unibertsitatea guregana etorri da

Gaur egun kulturala izan dugu ikastetxean. Lehenik, Frantziako ikasleek Lorraine eta Alsaciako lurralde eta bertako pertsonalitate ezagunetaz eman digute berri eta ondoren, Frantziako historian espezializaturik zeuden bi unibertsitateko irakasle izan ditugu geurekin. Euren bidez, Frantziako identitate nazionala eskolako abesti eta zinemaren erabilpenarekin, nola errotu den ezagutzeko aukera izan dugu.

Bazkalostean berriz, Lunevilleko gaztelua bisitatzeko aukera izan dugu. Bitxia iruditu zaigu nola behin eta berriz suntsitua izan den jauregi bat den. Gaur egun berriztatze lanetan dihardute eta lanak amaitutakoan, berriztatze prozesuan parte hartu dutenen izenak erakutsiko dituen monolito bat jartzeko asmoa dute gaztelu atarian. 

Noski, zer da gaztelu edo jauregi bat bere lorategirik gabe? Honek ere badu bere "lorategitxoa", alde batetik bestera oinez igarotzeko 15 minutu behar direna, eta, zer esanik ez 46 ikaslerekin joanez gero eta bakoitzak argazki makina bat eskuan baldin badarama. Hala ere, aitortu beharra dago eguna apartekoa zela argazkiak ateratzen ibiltzeko eta oso gustora ibili dira lorategian zehar.

Argazkiekin arazo logistiko bat dago, eta horregatik gaur ez ditugu argazki berririk igoko. Baino lasai momentuz denak osorik daude eta ez dugu inor bidean galdu.

zaindu eta bihar arte!

20 mar 2011

History lesson for teachers

Après avoir dormi un bon nombre d'heures (8), nous, les profs, on est devenus élèves et on a eu un cours pratique sur l'histoire et la gastronomie de Strasbourg grâce à nos hôtesses françaises qui nous ont fait passer une très belle journée.

Le matin a commencé avec une visité improvisée de l'église protestante Saint-Thomas Le Jeune où on a pu admirer la beauté de ceux qui étaient autrefois des fresques avec la collaboration d'un homme sympathique en habit marron.

Eliza kontuekin jarraitu dugu eta Strasburgoko Notre Dame katedralera joan gara. Bertan, Erdi Arora bueltatu gara zegoen intsentsu usainagatik. Horretaz gain, ikusgarriak ziren rosetoi, bidrierak eta ERLOJUA. Hamabi t'erdietan hamabi apostoluak bueltaka atera zaizkigu eta oilarrak kukurruku egin du hiru aldiz.

Horrenbeste tenplu ikusi eta gero, gosetu egin gara eta arropak garbitzen zituzten leku batera eraman gaituzte. Eta zelako lekua! Bazkaldu, meriendatu eta afaldu egin dugu, dena otordu batean!

After lunch, we saw a Carnival parade before embarking on a boat for a history tour of Little France (the old town of Strasbourg, which is like an island). We had the pleasure of the company of a group of Dutch teenagers, who added some excitement to the trip. Apart from learning some historical facts concerning the dark side of the city we also saw the more civilised side, for example, the European Parliament.

We are now going to rest our heads because we are all feeling a bit dizzy from having to communicate in four languages in one conversation.

Good night!


19 mar 2011

Iritxi gara!!

Iritxi gara azkenean!!!

Goizeko bostetan denok geunden prest Frantziako abentura hasteko. Denok ere erdi lotan aurretik geneuzkan autobuseko 16 orduetaz gehiegi jabetu gabe... eta eskerrak, bestela baten bat elitzake atera ere egingo!
Hobe erlojuari jaramonik ez egitea eta konpainiaz gozatzea; eta ez da ondo geratzeko esaldi tipikoa delako; izan diren ordu guztientzako nahiko ondo eraman ditugulako baizik.

Noski, xelebrekeriarik ez da falta izan, misteriotsuki busti den lurra "inori" erori ez zaion Dan Up-a, edota komuna igogailuan zegoela pentsatzen zutenen pasadizoa. Eskerrak gurekin Antton datorren, jada taldeko partaide bihurtu den autobus gidaria.

Ah!! Eta argazkiak!! Hau da hau flash festa! Hala ere lehenengo lau-bost orduetako kontua "besterik" ez da izan, gero bateriak agortu egin dira nonbait...

Lunnevilera iristean, gure ikasleak beldur ziren mamuren batek egingo ote zien harrera autobusetik herriko "giroa" ikustean, baino laister alaitu zaizkie aurpegiak euren "Frantzesak" ikustean.

Beno ba hauxe izan da lehenengo eguneko kronikatxoa, orain, eta duela hogei bat ordu esnatu ondoren, ohera joan beharko degu biharko eguna ondo hasteko.

Bihararte!!!!

12 mar 2011

Aste bat bakarrik falta da egun handirako!

Kaixo lagunok, aste bat baino gutxiago geratzen da Lunevilleko abenturatxoa has dadin eta ari gera pixkanaka bidaiko atonketak burutzen; mp3-a eraman ala ez, zenbat diru eskatu amari, neguko arropa ala udakoa? eta garrantzitsuena, zein filmografia eraman autobuserako!, ordu ASKO izango baitira autobusean satuta... Eta autobusaz ari garela behean daukazue datorren larunbatean izango dugun "osteratxoa" (zoomari ematen badiozue ikusiko duzue eskolatik bertatik ateratzen dela ibilbidea), egunak pasa ahala joango gara bisitatzen ditugun lekuen ibilbidea erakusten.


Ondo izan!!

3 mar 2011

Hasiera - The Begining

Kaixo lagunok, bigarren urtez jarraian Frantziako Luneville herriko ikasleekin elkartrukea egitera goaz martxoak 19tik 26ra. Oraingo honetan apur bat modernizatu egin gara eta beste elkartruke batzuen pausoak jarraituz, eguneroko berriak, gertaerak edota bitxikeriak blog honetan ipintzea bururatu zaigu. Espero dugu denen gustukoa izatea; joango gara berriak jartzen egunak pasa ahala.