Elkartrukeko Argazkiak

2 abr 2012

Laister Arte!!

Beno ba, amaitu da aurtengo Frantziako elkartrukea! Baten batek esango du, "pasa den urteko berbera..." baino ez.

Urtero, ikasle taldeak ematen dion giroa eta bizitasuna errepika ezina da, eta aurtengoak ere ez dira atzean geratu. Baliteke batzuetan errebelde xamarrak izatea, euren kabuz ibiltzeko grin asezina edukitzea, baina aldi berean, lurralde ezezagun bat nola ezagutzen duten ikusteak ez dauka preziorik.

Etxera bidean esan genizuen, baina hemen jartzeak merezi duela iruditzen zait, mila esker bene benetan, elkartruke osoan eduki duzuen jarreragatik, hango familietan bizitu duzuena ulertzen saiatzeagatik, beste bizimodu bat errespetuz bizitzeagatik, autobusa txukun edukiz Pacori bere lana errezteagatik, zerbait eskatu zaizuenean bete bakarrik ez, gure lekuan jarri eta ulertzen saiatzeagatik, azken finean, izan zareten bezela izateagatik!

Eskolako pasiloetan ikusiko gara eta nork daki, agian beste elkartruke batean.....

Ondo izan ta txintxo ibili!!!