Elkartrukeko Argazkiak

28 mar 2012

Kanoi soinuak


Atzo Verdun herrira joan ginen, Lehen Mundu Gerra gehien pairatu zuen herrietariko bat. Ikasleak duela ehun urteko giroan murgildu ziren eta lehen pertsonan bizitu zuten garai hartako sufrimendua. Honekin batera gure Nantxotaz gogoratu ziren, hemen egotea zenbat gustatuko litzaiokeen pentsatuz.

Ondoren gudu-zelaietara joan ginen, eta ikasleak primeran egon ziren trintxera batetik bestera salto eginez!

Oso momentu hunkigarria bizi izan genuen soldaduen hilerrira igo ginenean, milaka soldadu frantziar eta alemanez beteriko hilerria. Gure Florence izeneko gidaren laguntza ezinbestekoa izan zen hilerriaren esanahia erabat ulertzeko.

Denok osorik iritsi ginen etxera hurrengo eguneko osteralditxoari aurre egiteko.

26 mar 2012

Europe!!!

Arratsaldeon!!!

Beno, gaur Europako hiri garrantzitsu bateko bixita eskeini digute: STRASBOURG!! Bi gida igo dira autobusera, hiria erakustera. Lehenik autobusetik hiriko zatirik esanguratsuenak ezagutu ditugu; Lizeoa, Europako Gorteak, Giza Eskubideen Auzitegiko Egoitza, etab.. Esplikazioak NOSKI ingelesez! eta ikasleek nahiko ondo ulertu dute, edo agian lo zeuden... ez ez, ez degu gaizki pentsatuko ezta gezurrik esango ere, interesatuak zeuden eta esplikazioa erabili dute gero bakarrik geratu direnean hiria ezagutzeko.

Ondoren autobusa utzi eta oinez hiriko alde zaharra ezagutu dugu, eta amaitzean, ikasleei, irriki zuten askatasuna eman diegu. Irakasle eta ikasleak banandu egin gara, eta irakasleok katedrala ikustera sartu gara. Bertan ikasle batzuekin batera, katedraleko rosetoi zoragarria eta erloju astronomikoa ikusi ahal izan dugu, baten bat konfesatzeko asmotan edo belauniko jarri da gainera!

Horretaz gain, betiko oroigarri denda eta eraikin xarmantgarriz betetako alde zaharraean ibili gara, Hansel eta Grettel -en munduan sartzear geundela zirudien!!!

Gainera gaur ikasleek aurkeztutako bideotxo bat ere badugu beraien peripeziak kontatzen, egongo dira gehiago datozen egunetan!

Noski ez dira xelebrekeriak falta izan gaur ere, Tracyren bizitza bitan salbatua izan da Tania eta ikasle batzuei esker, Strasbourgen trafiko asko ez da egongo baino tranbiak ez dira segurugoak oinezkoentzat!
Eta, Taniaz ari garela, familia bar bilatu beharko diogu elkartrukerako, hainbat alditan ikasletzat hartu bait dute bai gidariak eta baita gidak ere!!

Beautifull weather.
Beautifull day.
Beautifull company,
and the students agree.

A big thank you to Tania and the girls (you know who you are) for saving me from that great beast of the tram. What do you expect from somebody who lives in a hamlet. I'm not used to having to look left and right!!

Tomorro we will be given an introduction to the First Word War but we expect to come back in one piece!

Good night. Sleep tight!!

25 mar 2012

Our musician's day

Cou cou !!

Aujourd'hui les profs avons eu un jour très artistique! Avec le changement d'heure et le bavardage d'hier nuit (nous nous sommes couchés super tard parce que nous avons beaucoup parlé de la vie, pendant que nous prenions du thé -Tania de l'eau-) nous étions crevés. Après un nourri petit-déjeuner, nous avons fait une visite à Sion et sa majestueuse basilique dans un paisible environnement. Puis, les prof françaises avaient une surprise pour nous, particulièrement pour Jokin, notre musicien: une visite au musée de la musique mécanique et au musée de la lutherie à Mirecourt!  

A melodious day with entertainment provided by our music Maestro Jokin. Here are some photos of our entertainer in full swing.

Bihar ikasleekin elkartuko gara kontatuko digutena entzuteko irrikitan! Estrasburgo tokatzen zaigu. Eta gaur BAI lo egingo dugu!!!

Ondo lo ein zuek ere.
Bixararteee!