Atzo Verdun herrira joan ginen, Lehen Mundu
Gerra gehien pairatu zuen herrietariko bat. Ikasleak duela ehun urteko giroan
murgildu ziren eta lehen pertsonan bizitu zuten garai hartako sufrimendua. Honekin
batera gure Nantxotaz gogoratu ziren, hemen egotea zenbat gustatuko litzaiokeen
pentsatuz.
Ondoren gudu-zelaietara joan ginen, eta
ikasleak primeran egon ziren trintxera batetik bestera salto eginez!
Oso momentu hunkigarria bizi izan genuen soldaduen
hilerrira igo ginenean, milaka soldadu frantziar eta alemanez beteriko
hilerria. Gure Florence izeneko gidaren laguntza ezinbestekoa izan zen
hilerriaren esanahia erabat ulertzeko.
Denok osorik iritsi ginen etxera hurrengo
eguneko osteralditxoari aurre egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario