Elkartrukeko Argazkiak

24 mar 2011

A very special day

Coucou!

Izenburuak esaten duen bezala, oso egun ona pasatu dugu.

Goizean, normalean baino zertxobait lehenago atera gara Verduneko borroka-zelaira joateko. Bertan, Florence izeneko gida zoragarri bat ezagutu dugu eta berari esker, ezagutu ahal izan ditugu ondoren ikusi ditugun leku ezberdinak.
Le Fort de Douaumont-ekin hasi gara. Gu 46 pertsona ginen eta ozta-ozta geneukan mugitzeko aukera. Imajina ezazu bertan 300 pertsona batera bizi, jan, lo eta hil direla.

Hurrengo kokalekua Fleury "hiria" izan da. Hiria diogu baina han, bonba zulo eta gurutzeen itzalak baino ez ziren ikusten.

Hirugarren bisitagunea Ossuaire de Douaumont izan da. Iritsi orduko, denok berehala konturatu gara lekuak zuen esanahi bereziaz. Bertan zegoen pisu emozionalaren ondorioz, batzuek ez dute gehiegi hurbildu nahi izan eta beste batzuk berriz, barrura sartu eta hausnarketarako momentu berezi bat bizi izan dugu.

Esan beharra dago, era batean edo bestean, denoi geure barruan zer edo zer mugituarazi digula egun honek.

Bihar, azkeneko eguna, Lunéville ezagutzeko aukera izango dugu... Baina hori beste istorio bat izango da.

PD: fffffffffffffffffffffffffffff eta orain maleta egitera!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Culture, football, shopping et gourmandises... à Nancy

Gaurko egun eguzkitsua San Nicolas Basilikaren bisitaldiarekin hasi dugu. Marie Pierre irakaslearen gidaritzapean Basilikaren berezitasun eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izan dugu, arreta handiz entzun diren azalpenen bidez.

Ondoren Nancy hirirako bidea hartu dugu. Behin hara iritxi ondoren, STANISLAS plaza abiapuntutzat harturik ikasleak hiru taldetan banatu ditugu eta talde bakoitzak aurrez antolaturik zegoen ekintza desberdin bat egin du: Aquariumera bisitaldia, Arte Ederren Museora bisitaldia eta hirian zehar hainbat lekuri buruzko galderei erantzuna bilatzea. Hau dena ikasle frantsesek antolaturik.

Ondoren bazkadu eta hiriko dendak ikuskatzeko denbora nahikoa izan dugu. Era askotako dendak ezagutu ditugu: boutiques, fromageries, pâtisseries,... eta FUTBOL DENDA BAT!!! ez sinisteko modukoa da zenbat gauza sar daitezken horrelako denda txiki batetan, baino denetik zegoen, Tottenhan taldeko katiluetatik Portsmouth taldeko motxiletaraino.

Eskuak poltsaz beterik genituela bueltatu gara autobusera etxerako bidea hartzeko.

Bihar historian atzera egin eta 1916. urteraino joko dugu Verduneko burrukaldia ezagutzera.

Ondo segi, txintxoak izan ta bihar arte!!