Elkartrukeko Argazkiak

24 mar 2011

A very special day

Coucou!

Izenburuak esaten duen bezala, oso egun ona pasatu dugu.

Goizean, normalean baino zertxobait lehenago atera gara Verduneko borroka-zelaira joateko. Bertan, Florence izeneko gida zoragarri bat ezagutu dugu eta berari esker, ezagutu ahal izan ditugu ondoren ikusi ditugun leku ezberdinak.
Le Fort de Douaumont-ekin hasi gara. Gu 46 pertsona ginen eta ozta-ozta geneukan mugitzeko aukera. Imajina ezazu bertan 300 pertsona batera bizi, jan, lo eta hil direla.

Hurrengo kokalekua Fleury "hiria" izan da. Hiria diogu baina han, bonba zulo eta gurutzeen itzalak baino ez ziren ikusten.

Hirugarren bisitagunea Ossuaire de Douaumont izan da. Iritsi orduko, denok berehala konturatu gara lekuak zuen esanahi bereziaz. Bertan zegoen pisu emozionalaren ondorioz, batzuek ez dute gehiegi hurbildu nahi izan eta beste batzuk berriz, barrura sartu eta hausnarketarako momentu berezi bat bizi izan dugu.

Esan beharra dago, era batean edo bestean, denoi geure barruan zer edo zer mugituarazi digula egun honek.

Bihar, azkeneko eguna, Lunéville ezagutzeko aukera izango dugu... Baina hori beste istorio bat izango da.

PD: fffffffffffffffffffffffffffff eta orain maleta egitera!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario