Mirabelle. What is it? Is it a plum or a cherry?
It's a small, round, yellow auctonous plum. Very sweet and delicious!!
Gaurko eguna gastronomikoa eta artisanala izan
da.
Mirabelle fruituaz eginiko produktu
ezberdinak, gozokiak, bonboiak, siropea, aperitiboa, whiskya, ginebra,
aguardientea, tartak, eztia, mermelada, … akaso badago zeozer mirabellekin egin
ezin daitekeenik?? Eta hori gutxi bazen, postalez beteriko hiru kaxa (bakoitza
4 kg) eman dizkigute, nonbait Tolosatik barrena promozioa egiteko. Denok egin
dugu erosketaren bat etxekoentzat eta baita han bertan edari batzuk dastatu
ere.
Ondoren Baccarat herrira abiatu gara bertako
beira berezia ezagutzeko asmotan, a zer nolako prezioa duen!!!! Bertako
herritarrak oso adeikorrak direla egiaztatu dugu, herri erdian galduta aurkitu
geranean autobusarekin. Bi gida atsegin,
gazte eta lerden etorri zaizkigu beirak herrian duen garrantzia erakusteko. Lehenik
ostadar koloreko bidriera zuen eliza bat erakutsi digute, beira gorria zen
nagusi, urrearen bidez lortutako kolorea, egin kontu zein “merkeak” ziren
kirstal horiek!!
Gero udaletxeko areto nagusia ikustera eraman
gaituzte, bertan eztabaidatxo bat sortu da gure hiru ikasle jakitunen artean
(Aras, Xabi eta Jon) Gustavo Adolfo Becquer jaiotze datari buruz, batzuk 1836koa
zela besteak 1837koa… elkarrizketa intelektual honek gida bera ere txunditurik
utzi du!
Azkenik, beira fabrika ikusi ondoren,
oroigarri batzuk erostera joan gara, eta batzuk 500 euroko oroigarritxo bat
erostear egon dira, baina azkenean aduanako arazoak medio uztea erabaki dute.
Ostean, denok elkarrekin bazkaldu dugu
Lunevilleko eskolako jantokian. Esan beharra dago gidak erabat harrituta geratu
direla ikasleek jarrerarekin, interesa adierazi dute eta ondo portatu dira.
Azkenik irakasleak E Leclerc supermerkatura
joan gara arratsalde pasa, bihar hemen egongo ez garen penarekin.
Je voudrais remercier les étudiantes de français pour leur effort avec la langue française. Allez allez les filles!!!
Well, tomorrow is the end of another successful exchange. Thank you students for your cooperation, effort in speaking English and kindness towards us. You, the students, Tracy, Jokin, Tania and Paco the driver made a great team!