Elkartrukeko Argazkiak

28 mar 2012

Bisita bikoitza


Mirabelle. What is it? Is it a plum or a cherry?
It's a small, round, yellow auctonous plum. Very sweet and delicious!!

Gaurko eguna gastronomikoa eta artisanala izan da. 
Mirabelle fruituaz eginiko produktu ezberdinak, gozokiak, bonboiak, siropea, aperitiboa, whiskya, ginebra, aguardientea, tartak, eztia, mermelada, … akaso badago zeozer mirabellekin egin ezin daitekeenik?? Eta hori gutxi bazen, postalez beteriko hiru kaxa (bakoitza 4 kg) eman dizkigute, nonbait Tolosatik barrena promozioa egiteko. Denok egin dugu erosketaren bat etxekoentzat eta baita han bertan edari batzuk dastatu ere.

Ondoren Baccarat herrira abiatu gara bertako beira berezia ezagutzeko asmotan, a zer nolako prezioa duen!!!! Bertako herritarrak oso adeikorrak direla egiaztatu dugu, herri erdian galduta aurkitu geranean autobusarekin.  Bi gida atsegin, gazte eta lerden etorri zaizkigu beirak herrian duen garrantzia erakusteko. Lehenik ostadar koloreko bidriera zuen eliza bat erakutsi digute, beira gorria zen nagusi, urrearen bidez lortutako kolorea, egin kontu zein “merkeak” ziren kirstal horiek!!

Gero udaletxeko areto nagusia ikustera eraman gaituzte, bertan eztabaidatxo bat sortu da gure hiru ikasle jakitunen artean (Aras, Xabi eta Jon) Gustavo Adolfo Becquer jaiotze datari buruz, batzuk 1836koa zela besteak 1837koa… elkarrizketa intelektual honek gida bera ere txunditurik utzi du!

Azkenik, beira fabrika ikusi ondoren, oroigarri batzuk erostera joan gara, eta batzuk 500 euroko oroigarritxo bat erostear egon dira, baina azkenean aduanako arazoak medio uztea erabaki dute.

Ostean, denok elkarrekin bazkaldu dugu Lunevilleko eskolako jantokian. Esan beharra dago gidak erabat harrituta geratu direla ikasleek jarrerarekin, interesa adierazi dute eta ondo portatu dira.

Azkenik irakasleak E Leclerc supermerkatura joan gara arratsalde pasa, bihar hemen egongo ez garen penarekin.


Je voudrais remercier les étudiantes de français pour  leur effort avec la langue française. Allez allez les filles!!!

Well, tomorrow is the end of another successful exchange. Thank you students for your cooperation, effort in speaking English and kindness towards us. You, the students, Tracy, Jokin, Tania and Paco the driver made a great team! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario