Elkartrukeko Argazkiak

26 mar 2012

Europe!!!

Arratsaldeon!!!

Beno, gaur Europako hiri garrantzitsu bateko bixita eskeini digute: STRASBOURG!! Bi gida igo dira autobusera, hiria erakustera. Lehenik autobusetik hiriko zatirik esanguratsuenak ezagutu ditugu; Lizeoa, Europako Gorteak, Giza Eskubideen Auzitegiko Egoitza, etab.. Esplikazioak NOSKI ingelesez! eta ikasleek nahiko ondo ulertu dute, edo agian lo zeuden... ez ez, ez degu gaizki pentsatuko ezta gezurrik esango ere, interesatuak zeuden eta esplikazioa erabili dute gero bakarrik geratu direnean hiria ezagutzeko.

Ondoren autobusa utzi eta oinez hiriko alde zaharra ezagutu dugu, eta amaitzean, ikasleei, irriki zuten askatasuna eman diegu. Irakasle eta ikasleak banandu egin gara, eta irakasleok katedrala ikustera sartu gara. Bertan ikasle batzuekin batera, katedraleko rosetoi zoragarria eta erloju astronomikoa ikusi ahal izan dugu, baten bat konfesatzeko asmotan edo belauniko jarri da gainera!

Horretaz gain, betiko oroigarri denda eta eraikin xarmantgarriz betetako alde zaharraean ibili gara, Hansel eta Grettel -en munduan sartzear geundela zirudien!!!

Gainera gaur ikasleek aurkeztutako bideotxo bat ere badugu beraien peripeziak kontatzen, egongo dira gehiago datozen egunetan!

Noski ez dira xelebrekeriak falta izan gaur ere, Tracyren bizitza bitan salbatua izan da Tania eta ikasle batzuei esker, Strasbourgen trafiko asko ez da egongo baino tranbiak ez dira segurugoak oinezkoentzat!
Eta, Taniaz ari garela, familia bar bilatu beharko diogu elkartrukerako, hainbat alditan ikasletzat hartu bait dute bai gidariak eta baita gidak ere!!

Beautifull weather.
Beautifull day.
Beautifull company,
and the students agree.

A big thank you to Tania and the girls (you know who you are) for saving me from that great beast of the tram. What do you expect from somebody who lives in a hamlet. I'm not used to having to look left and right!!

Tomorro we will be given an introduction to the First Word War but we expect to come back in one piece!

Good night. Sleep tight!!

1 comentario:

  1. Hi!

    Oso ondo pasatzen ari zaretela dirudi, inbiria pixka bat ere ematen didazue.
    Zaindu eta bueltan kontatuko diguzue.

    See you ez dakit noiz!!
    Jabi.

    ResponderEliminar