Elkartrukeko Argazkiak

23 mar 2012

Hasi dela!!!!


Hasi dugu abentura!!!
Bart hamaiketan egin dugu irteera Tolosatik, han zeuden gurasoak, osaba-izebak, Gartxot, eta hara non agertu diren laugarren mailako ikasle batzuk, jator, beti bezala Frantziara zihoazen ikasleak agurtzera!

Behin errepidean, gauez, autobusean, literak?? Nola da hori? Nola izango ote da posible? Ba bai, batzuk beste batzuk baino gehixeago egin dugu lo, baino posible da. Ez da etxeko bi metroko pikolin normablock koltxoia, baino ez gara lepazurreko minarekin esnatu behintzat!

Nola ez, ezin zitzaigun pasadizo xelebrerik falta lehenengo egunean… Autopistan goazela, hara non aurreratzen gaitun argi urdinak piztuta “aduanne” jartzen zuen kotxe batek. Guri?? Zergatik ote?? Ba oraingo honetan behintzat ez da ezer gertatu. Rutinazko inspekzio bat egiten ari ziren droga eta etorkin ilegalen bila nonbait. Zakur beltz polit bat sartu zaigu autobusean, ikasleekin jolasean ibili da euren mimoak jasotzen, eta bidaia ona opa digute gendarmeek!

Nous sommes bien arrivés à Lunéville, et même si quelques étudiants ont dû attendre presque 30 minutes, ils sont allés chez leurs “sœurs et frères”, et oui, NOUS AVONS COMMENCÉ NOTRE ÉCHANGE!

The perfect end to a long but enjoyable day; a cup of authentic British tea made with water from the kettle from home, say Jokin and Tracy. Tania has yet to be convinced. However we all agree that the chocolate biscuits are good!!!
À demain! Good night !! Gabon !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario