Elkartrukeko Argazkiak

19 mar 2011

Iritxi gara!!

Iritxi gara azkenean!!!

Goizeko bostetan denok geunden prest Frantziako abentura hasteko. Denok ere erdi lotan aurretik geneuzkan autobuseko 16 orduetaz gehiegi jabetu gabe... eta eskerrak, bestela baten bat elitzake atera ere egingo!
Hobe erlojuari jaramonik ez egitea eta konpainiaz gozatzea; eta ez da ondo geratzeko esaldi tipikoa delako; izan diren ordu guztientzako nahiko ondo eraman ditugulako baizik.

Noski, xelebrekeriarik ez da falta izan, misteriotsuki busti den lurra "inori" erori ez zaion Dan Up-a, edota komuna igogailuan zegoela pentsatzen zutenen pasadizoa. Eskerrak gurekin Antton datorren, jada taldeko partaide bihurtu den autobus gidaria.

Ah!! Eta argazkiak!! Hau da hau flash festa! Hala ere lehenengo lau-bost orduetako kontua "besterik" ez da izan, gero bateriak agortu egin dira nonbait...

Lunnevilera iristean, gure ikasleak beldur ziren mamuren batek egingo ote zien harrera autobusetik herriko "giroa" ikustean, baino laister alaitu zaizkie aurpegiak euren "Frantzesak" ikustean.

Beno ba hauxe izan da lehenengo eguneko kronikatxoa, orain, eta duela hogei bat ordu esnatu ondoren, ohera joan beharko degu biharko eguna ondo hasteko.

Bihararte!!!!

1 comentario:

  1. Pozten naiz bidaia ondo egin izana.
    Ea horrela doazen egun guztiak. Asko ikasi,denbora aprobetxatu ikasleak, baita irakasleak ere eta batez ere disfrutatu guztiok, horrelako aukerak ez ditu edonork izaten eta.
    Ni zuen blogean begira nauzue. Ea argazkitxoren bat ere erortzen den.
    Ondo izan eta suerte.
    gartxot

    ResponderEliminar