Elkartrukeko Argazkiak

22 mar 2011

Unibertsitatea guregana etorri da

Gaur egun kulturala izan dugu ikastetxean. Lehenik, Frantziako ikasleek Lorraine eta Alsaciako lurralde eta bertako pertsonalitate ezagunetaz eman digute berri eta ondoren, Frantziako historian espezializaturik zeuden bi unibertsitateko irakasle izan ditugu geurekin. Euren bidez, Frantziako identitate nazionala eskolako abesti eta zinemaren erabilpenarekin, nola errotu den ezagutzeko aukera izan dugu.

Bazkalostean berriz, Lunevilleko gaztelua bisitatzeko aukera izan dugu. Bitxia iruditu zaigu nola behin eta berriz suntsitua izan den jauregi bat den. Gaur egun berriztatze lanetan dihardute eta lanak amaitutakoan, berriztatze prozesuan parte hartu dutenen izenak erakutsiko dituen monolito bat jartzeko asmoa dute gaztelu atarian. 

Noski, zer da gaztelu edo jauregi bat bere lorategirik gabe? Honek ere badu bere "lorategitxoa", alde batetik bestera oinez igarotzeko 15 minutu behar direna, eta, zer esanik ez 46 ikaslerekin joanez gero eta bakoitzak argazki makina bat eskuan baldin badarama. Hala ere, aitortu beharra dago eguna apartekoa zela argazkiak ateratzen ibiltzeko eta oso gustora ibili dira lorategian zehar.

Argazkiekin arazo logistiko bat dago, eta horregatik gaur ez ditugu argazki berririk igoko. Baino lasai momentuz denak osorik daude eta ez dugu inor bidean galdu.

zaindu eta bihar arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario